Skip to main content

Etiketa: arratzu

Arratzuko jaiek amaiera biribila izan dabe

Festa giroan bizitako asteburu esanguratsu baten ostean, eguraldiak lagunduta, Arratzuko jaiek ezin hobeto amaitu dabe Arratzuko Pinapolak Otxotearen kantu hunkigarriekaz.

Jai gizoa mezagaz hasi zan, ostean bazkaria izan eben eta arratsaldez Oier Jurado Magoaren ikuskizuna, txokolate beroa eta Arratzuko Pinapolak Otxotearen kontzertua izan eben.

Jai giro polit honi amaiera emoteko Abesti ezagunak eta ondo entonatuak kantau eben. Herritarrek abestu eta dantzatu egin eben txokolate beroa dastatu ostean. Izan be, Arratzuko Ponapolak Otxotearen kontzertuaren aurretik txokoloatea hartzeko aukera izan eben bertaratutakoek. Nahiz ta herriko bazkari errikoia izan eta bapo-bapo amaitu, tartetxo bat izanb eben ahahain gozo dagoen txokolatearentzako.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan