ARRAIN AZOKA PRO 2026 jardunaldia egin dute Bermeon
Ekonomia Urdinaren inguruko lankidetza, berrikuntza eta garapen ekonomikoa sustatzeko helburuarekin ein dabe hau.
45 lagun inguru elkartu ziren joan den barikuan Bermeon egindako jardunaldian. Bertan izan ziren enpresetako ordezkariak, Lanbide Heziketako zentroak, administrazio publikoko kideak eta itsas zein irristatze ekosistemako agenteak.
Helburua argia izan zen: Ekonomia Urdinaren esparruan lankidetza sareak indartzea eta sektorearen etorkizunerako estrategiak partekatzea.
Ekitaldiaren hasieran, hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten hitza. Maite Caruezo Bermeoko Udaleko zinegotziak, Cristina Mugika Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusiak eta Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak Ekonomia Urdinaren inguruko lan-ildo estrategikoak aurkeztu zituzten.