Garbi Jokatuz: Hondartzen balorazioa garraio azturen aldaketari eta hondakinen bilketari dagokionez
2025/10/14
Hondartzetara joateko garraiobide gisa autoa gero eta gutxiago erabiltzen dela da azterlanetik ondorioztatzen den datu garrantzitsu bat.
Denboraldi honetako lau hilabeteetan, hondartzak garbitzeko zerbitzuak 665.780 kilo hondakin bildu ditu, eta haietatik gehienak (495.360 kilo) itsasaldiek itsasertzean utzitako hondakinak izan dira. Beste 118.560 kilo, berriz, erabiltzaileek paperontzi berdeetan utzi dituzten hondakinak izan dira, eta, azkenik 51.860 kilo, hareatzetako sarreretan jarritako paperontzi horietan jaso direnak.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak
-
Saioak