Instagram facebook twitter Youtube

Oizmendi Telebista Urdaibako herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu E-maila

Zuzenean

Web orrialde honen erantzule modura, Oizmendi Telebistak Oizmendi.eus atariaren bitartez, maila pertsonaleko datuak, galdetegi honen bitartez bideratuko ditu. Datu hauen batuketa eta erabileraren helburua erabiltzaileak eskatzen duen informazioa bidaltzea da. Harremanetarako galdetegian eskatzen den informazioa onartu egin behar dute erabiltzaileek eta horretan oinarritzen da legitimazioa edo datuen erabilerarako oinarri legala. Legezko beharrizanik ezean, ez da daturik eskainiko hirugarren bati. Zure sarrera hobetze, mugatze edo ezabatze datuak zuzen@infosare.eus helbidearen bitartez egin dezakezu edo kontrol autoritate baten aurrean eskaera bat egin. Datuen babeserako informazio gehiago gure web atarian kontsultatu dezakezu.

OIZMENDI TELEBISTA

Gure edukiera:

Mundakako Udalak Covid 19...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Gizartea, Mundaka
Fase ezberdinetan egingo dute diagnostik...
1,287 ikustaldi

Bermeoko Musika Eskolako...

Details
Kultura, Kulturabi, Bermeo
Udabarriko Kontzertua egin dute Bermeoko...
1,143 ikustaldi

SARRABETE TXORI ARRAINA I...

Details
Kultura, Erreportajeak, Gernika-Lumo
SARRABETE TXORI ARRAINA IRATI BILBAO
457 ikustaldi

Gernika-Lumoko Bizikleta...

Details
Gernika-Lumo, Ingurumena, Saioak
Bizikletaz bizitzeko aukera paregabea iz...
686 ikustaldi

Supercremalleras taldeak...

Details
Gernika-Lumo, Kultura, Gaurkoan, Gaurkoan
Talde Gernikarrak, Iñigo Atxa bideoklip...
1,538 ikustaldi

IGERIKETA ESKOLETAKO IZEN...

Details
Bermeo, Kirola
IGERIKETA ESKOLETAKO IZEN EMATEA HASIKO...
1,212 ikustaldi

Bermeoko udako eskaintza...

Details
Bermeo, Gizartea, Udaletik Herrira
Bermeoko Udako eskaintza turistikoa zein...
748 ikustaldi

GARBIKETA NEURRIAK INDART...

Details
Koronabirusa, Gizartea, Gernika-Lumo
GARBIKETA NEURRIAK INDARTU DITU GERNIKA-...
1,578 ikustaldi

Bermeoko Udaletik martxoa...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Gizartea, Bermeo
Ekintza hauek onartezinak direla aipatu...
181 ikustaldi