Skip to main content

Udalak estolderia sarearen barritzea burutu dau

2025/10/14

Aita Luis Villasante kalean estolderia sarea barritzeko lanak hasi dira, eta 4 hilebetez luzatuko dira.

Trafikoan eta garraio publikoan dauen eragina hurrengoa dala esan dabe : Arratzuko biribilunetik (Olesko) Gernika-Lumora sartzea debekauta egongo da kamioi eta autobusentzat. Ospitaleko sarreratik beste desbideratze bat egin da. Gernika-Lumoko urteera Arratzuko biribilunetik egin daiteke eta Lorategietako sarrerako autobus geltokia Aita Luis Villasantera lekualdatuko da. Ibilpide alternatiboak planifikatzea eta obrek irauten daben bitartean behin-behineko seinaleak errespetetea gomendatzen da.

OIZMENDI TELEBISTA. 

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan