Skip to main content

Segundo Olaeta Musika Eskolaren ikasturte amaierako azken kontzertua ospatu da, San Juan Ibarrako jaietan

2025/06/21

Beste urte batez Segundo Olaetako Musika Eskolako musikariek doinu ausart, eder eta hunkigarriekin erakarri dituzte bertaratu diren herritarrak Bon Jovi, Ska P edo Extremoduroren abesti mitiko rockeroak jo dituzte, baita euskaldunak diren Zea Mays, Gatibu edo Sorotan Beleko abestiak ere, besteak beste. Dantzaldi eta erakustaldi ezberdinak ere ez dira falta izan urtero eskaintzen den erakustaldi honetan. Dantzari heldu zein txikitxooek herrian dagoen nibela erakutsi dute, San Juan Ibarrako jaiei, txupinazoaren ostean, hasiera emanez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan