Skip to main content

Irailak 7an Mendata Ezagutuz XXIV.ibilaldi neurtua izango da

2025/08/05

11km/21km/37km-koak eingo dabez hurrenez hurren, eta XIX. Mendi maratoia ospatuko dira.

Parte hartu nahi izanez gero, abuztuaren 1tik irailak 4ra, inskripzinoa eta izen emotearen ordainketa www.buscametas.com-en egin ahal izango dala aipatu dabe Mendatako Udaletik. Izen emotearen prezioa: 15 € irailaren 4a baino lehen eginez gero. 20 € ordainketa ibiltaldiaren egun berean burutuz gero. Izen emoteagaz parte hartzaile bakotxak gura dauen ibiltaldi luzera egin ahal izango dau, sukalkian parte hartu eta ibiltaldiko kamiseta bat erosteko 10 €ko deskontua izango dau. (Kamisetaren prezioa 25 €izango da).

Aurten aurreko urtean lez 500 partaideentzako lekua gordeko dogu (ibiltaldieta maratoia, barne). 500 partaideen kupoa betez gero izen emotea itxiko dogu. – Izen emotea eta ordainketa www.buscametas.com web orrian egingo dira. Ibiltaldi egunean toki libreak egongo balira azken orduko izen emoteak onartuko lirateke. Azken hauen ordainketa diruagaz egingo litzateke bertan. Aurtengo edizinoari buruzko informazino gehiago (kamisetaren diseinua, albisteak, etb…) Mendatako Udaleko weborrian www.mendataezagutuz.net edo Facebookeko orrian.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan