Skip to main content

Gernika-Lumoko Udalak martxan jarri dau arrapala mekanikoaren bigarren fasea

2025/09/05

Obrak 808.000 euroko aurrekontua izango dau, eta uriguneko zatirik aldapatsuenetako batean irisgarritasuna hobetzeko diseinatutako proiektua amaituko da.

Proiektuaren lehen fasea 2025eko zezeilean hasi zan, eta Iñigo López de Harok osasun-zentroagaz lotzen dauen segmentuan garatzen da. 48 metroko luzera eta sei metroko desnibela dauen lehen zati honen egitura mekanikoa instalauta dagoela aipatu dabe, hamar graduko malda, metro bateko zabalera eta 0,5 metroko abiadura segundokoa duela esanez.

Bigarren fasean, adin guztietako bizilagunen mobikortasuna erraztu gura da, batez be adinekoena eta anbulatorioaren erabiltzaileena. Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, azpeloiaren zoladura barritzea, baina egungo sestrak aldatu barik, eta horrek eragotzi egiten dau eremuaren uri-konfigurazioa nabarmen aldatzea.

Arrapalak kontrol-sistema automatizatu bat izango dau, sentsore fotoelektrikoen bidez abietea eta gelditzea kudeatuko dauena. Ibilpidean zehar instalautako hainbat fotozikulak erabiltzaileen presentzia detektatuko dabe, eta horrek funtzinonamentu eraginkorra ahalbidetuko dau, aurrez aurreko gainbegiratzearen beharrik barik.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan