Gautegiz Arteagako San Antolinak datoz
Bost egun boteretsu, alaitsu eta festa ekitaldiz beteta egongo dira udal herrian, eguenetik martitzenera.
Eguenenan Paella txapelketa izango da sari banaketak, bakarrizktea eta jolas ezbardinekaz. Kontzertuak be ez dira falta izango, Lukiek, Mirua eta Jo ta Ke Erromeria zein DJ Gorriontxuu eta Laztanagaz. Barikuan Artie Dantza Taldiek emonaldia egingo dau, txupinazoa baino arinago, frontenis txapelketako finalak egongo dira eta Txapelkea Brava zein Laprast erromeria kontzertuek giroa alaituko dabe gabaz.
Zapatuan tabernazarre eguna izango da tortilla txapelketa, sari banaketa, herri bazkaria, musika saioa Joseina Etxebarriagaz eta Mozorro lehikaeta egongo dira, aurtengo gaia munduko kulturak izango dira. Gauez, Xaibor egongo da musika ipintzen.
Domekan, puzgarriak eta egur jolasak egongo dira goizetik. Arratsaldez, barriz, Goitibera lasterketa mus txapelketa eta antzerki musikatua eongo da Azken Taupadak taldearen eskutik. Arratsaldez goitibeheeren sari banaketa izango da eta gauez Korrontzi Taldeak giroa alaituko dau.
Martitzenean jaiaei agurra emongo jake, txistularien igoerarik, meza nagusiaren eta osteko jatsieragaz. Aparjaia eta trikitilariak egongo dira eta arratsadean pelota jaialdia eta txokolatada izango dira protagonista. Pelotan umeak eta porofesionalak arituko dira. Azken honeek Alberdi II eta Morgaetxebarria, Del La Fuente eta Eskuzaren aurka arituko dira.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak