Skip to main content

Errenteriako Jaiak ospatu dira asteburuan

2025/08/25

Giro ederra burutu dabe auzokideek abuztuan ospatzen dan San Bartolome jaietan.

Mertzedariek bota dabe aurtengo txupina giro ederra burutuz Ostean tortilla txapelketa eta piragua zeharkaldiaren urteera izan da, mus txapelketa, eta Kukaina zein piraguen harrera egiteaz gan. Gauez Xaiborrek diskofesta izan da bertaratutakoak dantzan jartzeko. Domekan, barriz, diana, meza nagusia, aurreskua, kopaua eta kalapitaka trikitrixaren kalejira izan da, LXXIII. 73. Txirrindulari lasterketa egoteaz gan. Ostean puzgarriak eta estropadak egon dira auzoan eta amaitzeko DJ Alex eta Jonen ingurua alaitu dabe.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan