Bizkaian 1,1 milioi erabiltzaile baino gehiago egon dira hondartza-denboraldianren lehen erdian
Foru Aldundiak zerbitzuaren balantzea egin dau: sorospen-taldeak 1.300 baino artatze-saio gehiago egin dauz, bainu lagundurako 2.000 zerbitzu inguru eta 215 tona hondakin baino gehiago jaso dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko hondartza-denboraldiaren lehen erdiaren balantzea egin dau, bagilaren 1etik garagarrilaren erdikaldera arte. Aldi horretan, Bizkaiko itsasertzeko 23 hondartzek 1.162.832 erabiltzaile izan dabez guztira: 697.776, bagilean eta 465.056, garagarrilean. Honeek izan dira bisitari gehien izan dabezan hondartzak: Arriatera-Atxabiribil (180.573 lagun), Ereaga (188.136), La Arena (139.420), Bakio (76.054) eta Gorliz (88.943). Eguraldiak eragin handia izan dau eguneko joan-etorrietan, eta aztertutako aldian 23 egun eguzkitsu izan dira, 21 lainotsu edo aldakor, eta 3 egun euritsu baino ez. Uraren batez besteko tenperatura 21,05 ºC-koa izan da, eta 22,73 ºC-ra iritsi da garagarrilean.
Sorospen-taldeek 1.300 baino esku-hartze gehiago egin dabe Foru Aldundiak jarritako sorospen-zerbitzuak osasuneko 1.302 laguntza-saio emon dauz guztira. Honeek izan dira errazoi ohikoenak: zauriak (559 kasu), jausikoak (213), sabiroi-ziztadak (135) eta ur-korronteek eragindako erreskateak (88). Neurri txikerragoan, lipotimiak, traumatismoak, eguzkikoak ez diran erredurak eta intsektuen ziztadak be artatu dabez, besteak beste.
2.000 lagunek, gitxi gorabehera, erabili dabe lagundutako bainu-zerbitzua Mobikortasun urriko pertsonei bainu lagundua emoteko zerbitzua 1.989 lagunek erabili dabe denporaldiaren lehen erdian. Horietatik 1.057, alkarteen bidez hurbildu ziran, eta 932, ordea, banaka. Zerbitzu hori La Arena, Ereaga, Gorliz, Plentzia, Bakio, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorri hondartzetan egon da eskuragarri. Hitzordu gehienak web bidez ( % 58) eta aurrez aurre ( % 39) kudeatu dira, baita telefonoz eta BizkaiUp aplikazinoaren bidez be. 215 tona hondakin baino gehiago bildu dir.
Hondakinen kudeaketari dagokionez, 215.820 kilogramo bildu dira guztira. Horietatik, 45.800 kg paperontzietan jaso ziran, 150.640 kg ibaiertzeko bazterrean eta 19.380 kg plastiko eta ontzi birziklagarriak izan dira. Hondakinak dagozkien tratamentu-instalazioetara bideratu dira.
OIZMENDI TELEBISTA.