Bakearen hiriak bere erakargarritasun turistikoa indartu dau Udan, Astrako babeslekua edegiz
Garagarrilean eta abuztuan 17.400 bisitari baino gehiago izan dauz Turismo Bulegoak, 2024an baino % 7,1 gehiago.
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak balantze positiboagaz itxi dauz garagarrila eta abuztua: 17.400 bisitari artatu dauz, iazko aldi berean baino % 7,1 gehiago. Kopuru absolutuetan, 1.241 persona gehiago igaro dira udal-zerbitzutik, Euskadi osoak udan bizi izan dauen goranzko joeraren isla. Hazkundea, batez be, Estatuko gainerako herrialdeetatik etorritako bidaiariek izan dabe. Madril, Valentziako Erkidegoa eta Andaluzia dira autonomia erkidego nagusien zerrendaburuak, eta guztira 953 bisitari gehiago izan dabez. Fluxu horri nazinoarteko turisten eta Euskal Herriko hainbat lekutatik iritsitako txangozaleen gorakada txiker bat gehitu behar jako.
Oroimenerako gune bihurtutako babeslekuaKopuruetatik haratago, udak garrantzi handia izan dau: Astrako aide kontrako babeslekua publikoari edegitzea. Sinbolismo historikoz betetako guneak 3.232 persona hartu dauz dagoeneko inaugurau zenetik.“Babesleku hau baliabide turistiko bat baino askoz gehiago da: memoria eta kontzientzia kolektiborako leku bat da. Edegitasunagaz, bakearen kulturagaz dogun konpromisoa indartu gura dogu, eta bisitariei historia, emozinoa eta gogoeta batzen dituan esperientzia bat eskaini gura deutsegu “, azpimarratu dau Nerea Revuelta Turismo zinegotziak.
Urriaren amaierara arte egongo da zabalik aterpea, astelehenetik barikura, goizez (12:30-13: 30). Sarrerak, txanda bakotxean 35 lagunentzako lekua dabenak, www.gernikainfo.eus webgune ofizialaren bidez baino ez dira erreserbauko. Revueltak harrera ona izan dauela ospatu dau: “Erantzunak gure itxaropenak gainditu ditu. Uribilduaren kultura- eta hezkuntza-eskaintza zabaltzen jarraitzera animetan gaitu, bultzatu gura dogun turismoa personak Gernika-Lumoko historiarekin eta laikotasunagaz lotzen dituana dalako. Datu horreek ikusita eta proposamen barriak finkatuta, Gernika-Lumo Euskadiko turismo kulturalaren erreferentzia-poloetako bat da, eta bertan, zifrekin batera, iraganera begiratzeko konbitea egiten dabe oraina ulertzeko.
OIZMENDI TELEBISTA.
-
Azken berriak