Skip to main content

Badator XXVII. Nekazal azoka

2025/09/11

Badator Mendatako nekazal azoka handia.

Lehen topaketa bihar egingo da 19:30etan Artape Tabernan, igandean Nekazal azoka izango da 9:30etatik aurrera : ortuariak, txakolina, sagardoa, gazta eta esnekiak , ogia eta euskal pastela zein patea, Bermeoko antxoak, barazki kontserbatuak, eztia eta edaria egongo da. Artape Taberna aurrean, mendi martxa eta maratoiko kamisetak salgai egoteaz gain. Artape atzean, berriz, euskal oiloaren erakusleiho informatiboa egongo da, abere erakusketa egoteaz gain. Artisauei dagokionez, Bizkaiko zenbait herritatik etorriko dira. ostean puzgarri eta talo tailerra eta txerria burduntzian egindako tiketen salmenta izango da. Ekintza solidarioa eta idi probak be egongo dira. Iralaren 27an san migel jaiak datozela olinpiadetan murgilduko dira. Greziar eta erromatarren garaitikgaur egun arte lelopean informazio gehiago sare sozialetan eta 946 25 47 22.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan