Skip to main content

Arrapala mekanikoaren lehen zatiaren inaugurazinoa izango da San Juan kalean

2025/09/25

Udalak datorren astelehenean, irailaren 29an, inaugurauko dau, 13:00etan, San Juan kaleko arrapala mekanikoaren lehen zatia.

Urigunean aldapa handieneko ibilpideetako batean mobikortasuna hobetzeko azpiegitura. Proiektua 2025eko zezeilean hasi zan, Iñigo López de Haro kalea osasun-zentroagaz lotzen dauen lehen zati hori gauzatuz. Jarduketaren guztizko inbersinoa 808.000 eurokoa da, eta bigarren zati bat barne hartzen dau. Zati horren obra, 487.751 eurotan esleitua, Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleen artean egiten ari da. Bigarren fase honetan, uribilduaren bihotzean irisgarritasuna eraldatuko dauen urigintzako esku-hartze bat burutuko da.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan