Skip to main content

45 plazako aparkaleku barri batek Astra ingurua indartu dau

2025/08/25

45 plazako aparkalekua atondu dau Gernika-Lumoko Udalak 

Ekimen horrek 11.000 euroko inbersinoa izan dau, eta zonaldean aparketako gero eta eskari handiagoari erantzuten deutso. 700 metro koadruko aparkaleku barria aurretik erabili bako lursail batean egokitu da, irisgarritasuna eta uri-ingurunea hobetuz. José María Gorroño alkatearen esanetan, “Jarduera honek indartu egiten dau gure bizilagunen zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea hobetzeko dogun konpromisoa”. Gune hau sortzeak hurbileko beste zerbitzu batzuetarako sarbidea erraztea be bilatzen dau, herriko ekonomia eta gizarte dinamismoari lagunduz.

OIZMENDI TELEBISTA.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan