% 4 igon da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontua, eta inbersinoaren erdia gizarte-gastura bideratuko da
2025/11/03
Bizkaiko Foru Aldundiak 2026rako onartutako Aurrekontu Orokorren Proiektua 11.320,3 milioi eurokoa da, eta horietatik 2.249,2 milioi foru erakundeak erabiliko dauzan kontuak dira. Horri, langileen gastuak, zorra eta ordainketa-kreditu globala kenduz gero, departamentuetan erabilgarri dagoen zenbatekoa % 3,9 haziko da, 11.716,2 milioi eurokoa iritsi arte, hau da, ekitaldi honetan baino 64,4 milioi gehiago. 767 milioi eurogaz, Gizarte Ekintza da gastu eta inbersino ahalmen handiena dauen foru saila ( % 44,7). Konpromiso instituzinonalen artean, nabarmendu behar dira, batetik, Eusko Jaurlaritzari egin beharreko 7.147,5 milioi euroko ekarpena eta, bestetik, Bizkaiko 113 udalak finantzatzeko aurrekontuak bideratuko dauzan 1.237,9 milioi euroak.
-
Azken berriak