Skip to main content

Gernika-Lumoko ikuskizunez beteta dator Azaroko Kultur Agenda

2026/11/05

IKUSKIZUNEZ BETETA DATOR AZAROKO KULTUR AGENDA
Kulturaren ikuspuntutik proposamenez beteta dator azaroa Gernika-Lumora. Arte eszenikoen alorrean, azaroaren 14an, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan “Etxea” antzezlana izango dogu Lizeo Antzokian Amahiru taldearen eskutik. Azaroaren 20an arratsaldeko 18:00etan, Lizeo Antzokian be, Santa Zezilia eguneko kontzertua izango dogu Segundo Olaeta Musika Eskolaren eskutik; eta hilaren 28an, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan Lizeo Antzokian “Argia” antzezlana izango dogu Dxusturi Teatroaren eskutik.
Familientzako ikuskizunak be izango dira protagonista hilaren zehar. Hasteko, azaroaren 8an, domekan, eguerdiko 12:30etan, Lizeo Antzokian “Pon Eta Pa” ikuskizuna izango da Bapatean Zirko taldearen eskutik. Gero, azaroaren 22an, 12:30etan Lizeo Antzokian be, “Tretatxu” antzerkiari ekingo deutsie Anita Maravillas taldekoek. azaroaren 25ean, Udal Liburutegian, arratsaldeko 17:30etan Berdintasun Tailerra izango da Zibu Zaburen eskutik eta azaroaren 27an leku eta ordu bardinean, Odei Arregi ipuin kontalaria izango da “Kamaleoiaren Azala” -gaz.
Azkenik, Lizeotekan, dokumental biren emonaldia izango dogu. azaroaren 6an, arratsaldeko 20:00etan, Sylvie Garat-en “GAL, En Nombre de la Razón de Estado” eta 20an, ordu bardinean, María Bestar-en “No Estás Loca”.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan