Skip to main content

Bermeoko Udalak herriko merkataritza sustatzeko udazkeneko kanpaina jarriko du martxan

Azaroaren 26ra arte, kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan 20 euroko erosketak egiten dituzten bezeroek harraskatzeko txartel bana jasoko dute. Guztira, 3.000 txartel banatuko dira, eta hirutik batek saria izango du: 10 edo 20 euroko deskontuak, erosketa egin den denda berean gastatzeko. Sariak erabiltzeko azken eguna abenduaren 10a izango da.

Saririk lortzen ez duten txartelak ere gorde ahal izango dira, Gabonetako azokan egingo den zozketan parte hartzeko. Horretarako, kanpainarekin bat egin duten saltokietan jarriko diren kutxetan utzi beharko dira txartelak.

60 establezimendu inguruk parte hartuko dute ekimenean, askotariko sektoreetako dendak tartean. Udalak nabarmendu duenez, tokiko merkataritzak jarduera ekonomikoa sortzeaz gain, herriko kaleak bizirik mantentzen eta Bermeoko bizi-kalitatea indartzen laguntzen du.

Udazkeneko kanpainaren ondoren, ekimenak jarraipena izango du Gabonetan ere, herrian erosteko ohitura sustatzen jarraitzeko. Hala, Bermeoko Udalak herritarrak tokiko saltokien alde egitera animatu ditu, “Bertokoa dalako… Bermeon erosi” lelopean.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan