Skip to main content

Urriko Azken Asteleheneko gazta irabazlea 4.200 eurotan eraman dau Bermeoko Eguzki Tabernak

2026/10/26

Gernika-Lumok 110.000 lagun inguru hartu ditu gaur, urriaren azken asteleheneko azokan. Eguraldi ona lagun, jendetza bildu da Euskal Herriko nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen hitzordu garrantzitsuenetako batean. Eguneko une nabarmenetako bat gazta irabazlearen enkante solidarioa izan da: Bermeoko Eguzki tabernak 4.200 euro ordaindu ditu gazta irabazlearengatik.

Bigarren saria eskuratu duen gazta, Ricardo Remiroren gaztandegikoa, Zurekin Bus enpresari esleitu diote 800 euroren truke. Enkantean bildutako dirua Gernika-Lumoko Calzada Egoitzaren Fundazioari bideratuko zaio.

Azkarrak irabazi du gazta lehiaketa

Gazta lehiaketan, Azkarra gaztandegiak eskuratu du lehen saria; Ricardo Remiro gaztandegia sailkatu da bigarren, eta Mausitxa hirugarren.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan