Skip to main content

Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak 2026-2027 kirol ikastaroetan izena emoteko epea ireki dau

2026/09/15

Gernika-Lumoko Udaleko Kirol Patronatuak 2026-2027 denporaldiko kirol ikastaroetan izena emoteko epea ireki dau. Adin eta maila desbardinei zuzendutako jarduera ugari biltzen dauz aurtengo programazinoak.

Eskaintzan judoa, karatea, gimnasia erritmikoa, pelota edota eskalada sartzen dira, baita mantenidute fisikoari eta ondoizateari zuzendutako proposamenak be, halan zelan yoga, GAP, aquagym, biking, mantenidute gimnasia, fitness funtzinonala eta pilates.

Ordutegiak adin eta modalitate desbardinetara egokitzen dira. Haurrentzako jarduerak 17:00etatik aurrera dagoz; helduentzako proposamenak, barriz, egunean zehar banatzen dira, 08:05etik gaueko 21:00etara, diziplinaren arabera.

Programazinoak jardueraren araberako tarifa ezbardinak aurreikusten dauz. Hiruhileko tarifekin, eguneroko sarrerekin edo bonuekin burutuko diran jarduerak be badagoz.

Programak, halaber, %50eko deskontua egiten deutse 65 urtetik gorako pertsonei, eta deskontuak aurreikusten dauz ikastaroetan izena emondako familia-unitate bereko hainbat kiderentzat, jarduera hasi aurretik eskaera egin ondoren.

Izen-emateak eta kontsultak Santanape kiroldegian edo kirolak.gernika-lumo.eus helbidean egin daitekez. Patronatuak 94 627 00 45 telefonoa be jarri dau informazino gehiago jasotzeko.

Programazino barriak barriz be kirola eta jarduera fisikoa adin eta baldintza desbardinetarako proposamenak eskaintzen dauz, kirol diziplinak, prestakuntza eta ondoizatera bideratutako jarduerak uztartzen dauzan eskaintza bategaz.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan