Instagram facebook twitter Youtube

Oizmendi Telebista Urdaibako herrientzat lanean

OIZMENDI TELEBISTA

Oizmendi Telebista 2002. urtean jaio zen eta bere helburua Lea-Artibai eta Busturialdeko erreferentziazko telebista izatea da. Informazio eguneratua, kultura, kirola, udal informazioa eta aisialdia dira telebistaren ardatzak eta bi eskualde hauetako eguneroko errealitatea euskaraz hedatzea. Gure goiburua “Zuretzat lanean” da.

Bere sorreratik, Gernika-Lumon du egoitza Oizmendi Telebistak, Gernika-Lumo eta Bermeo dira batez ere jorratzen dituen udalerriak gainontzeko Busturialdeko herriak eta Lea-Artibaiko herriak atzean utzi barik.

Gaur egun 6 langilek osatzen dute Oizmendi Telebistaren lan taldea, langile bakoitzak funtzio desberdinak betetzen ditu: kamara, kazetari, editore nahiz programazio lanak. Emisioari dagokionez kable bidez (Euskaltel plataforma) eta TDT edo LTGren bidez emititzen du Oizmendi Telebistak. Azkenaldian kamarak kalean izatea da apustua eta horri eman dio lehentasuna telebistak, benetako protagonistak diren herritarrei ahotsa emanez.

2015. urteko abuztutik aurrera, Gipuzkoako Infosare egitasmoaren zati da Oizmendi Telebista, hori dela eta Goeirri Telebista, Erlo Telebista eta 28 Kanalarekin batera elkarlanean dihardugu. Gainera Tokiko Euskarazko Tokiko Telebisten Elkarteko eta Tokikom toki komunikabideen bateraguneko kide ere bada.

Azken urteetan sare sozialen aldeko apustua egin du Oizmendi Telebistak eta twitter zein facebooken harrera ona du telebistak bai Busturialdean eta baita Lea-Artibain ere.

Inprimatu E-maila

Zuzenean

Web orrialde honen erantzule modura, Oizmendi Telebistak Oizmendi.eus atariaren bitartez, maila pertsonaleko datuak, galdetegi honen bitartez bideratuko ditu. Datu hauen batuketa eta erabileraren helburua erabiltzaileak eskatzen duen informazioa bidaltzea da. Harremanetarako galdetegian eskatzen den informazioa onartu egin behar dute erabiltzaileek eta horretan oinarritzen da legitimazioa edo datuen erabilerarako oinarri legala. Legezko beharrizanik ezean, ez da daturik eskainiko hirugarren bati. Zure sarrera hobetze, mugatze edo ezabatze datuak zuzen@infosare.eus helbidearen bitartez egin dezakezu edo kontrol autoritate baten aurrean eskaera bat egin. Datuen babeserako informazio gehiago gure web atarian kontsultatu dezakezu.

OIZMENDI TELEBISTA

Gure edukiera:

Erronka ekosozialak izan...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Gizartea
Erronka ekosozialak izan ditu hizpide EH...
561 ikustaldi

Bermeo Urdaibaik bere 9 k...

Details
Gaurkoan, Gaurkoan, Kirola, Bermeo
Aste zirraragarria izan du Urdaibai Arra...
561 ikustaldi

Urriko kultur agenda aurk...

Details
Gernika-Lumo, Kultura, Gaurkoan, Gaurkoan
Arte eszenikoak, familientzako ikuskizun...
1,231 ikustaldi

Sastar kopurua ehuneko ba...

Details
Gizartea
Sastar kopurua ehuneko bat jaitsi da Ber...
869 ikustaldi

Pandemia garaiko Kirol Pa...

Details
Bermeo, Gizartea
Lurreko erabiltzaileen eta uretako erabi...
732 ikustaldi

TXARTELA AURKEZTU DA

Details
Bermeo, Ekonomia
TXARTELA AURKEZTU DA
1,666 ikustaldi